URLO Servicios Inmobiliarios
urlo@urlosi.net
943 192471
adm api

 

Urlo, Higiezinen Zerbitzuak” Debako lehenengo higiezin-enpresa da, merkatuaren beharrak ezagutzen dituena eta zerbitzua eskualde osoan emateko bokazioa duena.

1995ean hasi zen higiezinen zerbitzuak emateko enpresa espezializatu modura. Urte hauetan guztietan higiezinen kudeaketak burutu ditu bere bezeroentzat, bai Higiezinen Agentzia (API 379 kol.) sailetik, bai Etxaldeen Administrazio sailetik (539 kol.).

Gaur egun Debabarreneko eta Urola Kostako eskualdeetan egiten du lan nagusiki:  etxebizitzak, baserriak eta pabilioiak saldu edo alokatzeko kudeaketak eginez batetik eta, Eibar, Elgoibar, Deba eta Zumaiako Etxejabeen Administrazioa eramanez bestetik.

Krisi garaiotan profesionalitatea gailentzen da: URLOk kudeaketa eraginkorra eta bermeduna eskaintzen dizu.