“Urlo, Higiezinen Zerbitzuak” aholkularitza osoa eskaintzen die bere bezeroei higiezinen kontuetan. Edozein kontsulta eta galdera erantzuteko moduko talde profesionala daukagu.
Gure zerbitzuak besteengandik bereizten gaituzte eta identitate propioa izatea ahalbidetzen; horrela, behar bezalako estaldura eskaintzen diogu bezeroari.
Higiezinen agentzia. API 379 kol.
Salmenta zerbitzua: profesionalitatea, diskrezioa eta aholkularitza zuzena nahi duzun higiezina topatzeko.
- Higiezinen zorroa: higiezinen datu-base handia daukagu guztiz eguneratua.
- Alokairu zerbitzua: alokairuan dauden higiezinen eskaintza zabala.
- Publizitatea eta marketina: gure bezeroen higiezinak trafiko handieneko atari eta medioetan argitaratzen ditugu eta, marketineko tresnak erabiliz, haien posizioan eragiten dugu.
- Higiezinen gaineko balorazioak: higiezinen sektorean daukagun ezagutza sakona dela eta, balorazio zehatzak egin ditzakegu.
Etxaldeen administrazioa. 539 kol.
Administrazioa URLOk eramango balu, honakoak egingo lituzke:
- Ohiko eta ez ohiko bileren deialdiak idatzi eta banatu
- Bileretara joan, aholkularitza eman
- Aktak idatzi eta liburuak eraman
- Urteko aurrekontuak egin
- Kuotak kobratu
- Komunitatearentzako beharrezko kudeaketak burutu
- Ez ohiko obrak daudenean, aurrekontuak eskatu
- Laguntza eta diru laguntzak kudeatu
GURE BEZEROAK
“Urlo, Higiezinen Zerbitzuak”-en profesionalitateak eta seriotasunak ahalbidetu du hainbat etxejabeen komunitatek zein partikularrek gugan konfidantza izatea:
- Pertsona fisikoak, higiezinen gaineko edozein motatako aholkularitza behar dutenak
-Etxejabeen komunitateak, kudeaketa beharra daukatenak.
-Etxejabeen komunitate berriak, aholkularitza profesionala behar dutenak
Gaur egun, Eibar, Elgoibar, Deba eta Zumaiako etxejabeen komunitateak eramaten ditugu.